fondo

nor gara

Egiten dugunarekiko grina eta ibilbide luze baten esperientzia ditugu.

Trinko bezain askotariko taldea gara, proiektuak ikuspuntu desberdinetatik lantzeko gai, eta beti gaude helburuak lortzera bideratuta.

Bizibiziki Turismo Ahokularitza

Ikuspuntu ezberdinak batzen ditugu eta elkarlanerako guneak baliatzen ditugu proiektu bakoitzean emaitza aberasgarriena lortzeko.

Ekaitz

Naturzale eta abenturazale amorratua. Naturarekiko zuen grinak bere habitat naturaletik gehiegi urrundu ez zuen zerbaiti ekitera bultzatu zuen. Bizibizikik bere bizi-filosofiaren islada da. 

Ekaitz Bizibizikiko koordinatzailea eta aholkularia da. Ikuspegia, estrategia eta ideiak ematen ditu eta erakunde eta instituzioei helburuak lortzen laguntzen die

 

li

Idurre

Ez dago Idurre geldiarazten duen erronkarik, zintzoa eta inkonformista, ezarrita dagoenaren aurrean ikuspegi kritikoa du Idurrek. Baserri batean finkatzea amesten du, bere lurrean sustraituta.

Turismo ikerketan eta turismo jasangarrian aholkulari aditua. Antropologoa eta gidari interpretea.

 

li

Miren

Inguratzen duen orok sortarazten dio ikusnahia, gertakari sozialen edota bertako kulturen ezagutza dira bere sormenaren iturria. Itsasoa eta mendia dira bere ihesbideak. 

Turismo jasangarrian ikerketan eta komunikazioan aholkulari aditua. Kazetaria. GIS garapenetako teknikaria.

li

Ainhoa

Euskal dantzaria, jakinminak mugiarazten du. Baikor bezain ameslari, lurralde berriak ezagutzea eta munduko edozein txokoetako gastronomiaz gozatzea gustuko du Ainhoak. 

Proiektu guztietan zenbakiak tentu handiz lantzen ditu. Proiektu kudeatzailea eta turismo ikerketan aholkularia. Enpresa eta Administrazioan graduatua. Gidari interpretea.

 

li

Sergio

Ibai bazterretan aise ibiltzen da, eskalatzeko pasioarekin uztartzen duena. Pertsona zuzena eta analitikoa da, bere oreka naturan aske aurkitzen du.  

Biologian lizentziatua, ingurumen ikerketen arduraduna da Bizibizikin.